Google Family Link

4,1
4,19 M iritzi
100 M+
deskarga
Edukiaren sailkapena
3 urtetik gorakoentzat
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia

Aplikazio honi buruz

Google Family Link guraso-murriztapenak kudeatzeko aplikazio bat da, sarean seguruago ibiltzen laguntzen diona zure familiari. Familia bakoitzak teknologiarekiko duen harremana desberdina da; horregatik, oreka egokia aukeratzeko eta ohitura digital osasungarriak sortzeko malgutasuna ematen dizuten tresnak garatu ditugu. Erabili aplikazioa haurrak gailua nola erabiltzen duen ikusteko, haren kokapena ikusteko, pribatutasun-ezarpenak kudeatzeko eta gehiago egiteko.

Hauek egin ditzakezu Family-Link-en

• Erabilera-denbora mugatu: bilatu haurrarentzat egokiena den erabilera-ordutegia. Family Link bidez eguneko mugak ezar ditzakezu haurraren gailuetan, eskola moduaren ordutegia eta atsedenaldien ordutegia zehaztuta, oreka osasungarri bat lortzen lagun diezaiozun.
• Haurraren aplikazioak kudeatu: eman aplikazioak erabiltzeko behar duen malgutasuna haurrari. Ezarri aplikazioak erabiltzeko banako denbora-mugak, eta utzi hezkuntzarako aplikazioak nahiz maiz erabiltzen direnak denbora-mugarik gabe. Aplikazioak blokea ditzakezu, halaber.
• Sarean ikusten dutena kudeatu: ezarri guraso-murriztapenak Google-ren zerbitzuetan: Chrome, Google Play, YouTube eta Bilaketa. Family Link bidez, webgune desegokiak blokea ditzakezu, baita aplikazio berriak instalatzeko baimena eskatu, aplikazio eta webguneen baimenak kudeatu eta beste gauza asko egin ere.
• Kontua babestu: Family Link-ekin haurraren kontua eta datuen ezarpenak kudea ditzakezu. Haurraren pasahitza aldatu edo berrezartzen, informazio pertsonala editatzen edo kontua ezabatzen lagun diezaiokezu, beharrezkoa bada.*

*Gutxieneko adinetik gorako haurrek beren kontua kudea dezakete.

• Non dauden ikusi: lagungarria da familiako kideak edonon eta edonoiz aurkitzea. Family Link-ekin, mapa bakarrean ikus dezakezu haurren kokapena, baldin eta gailua soinean badaramate.
• Jakinarazpenak eta alertak jaso: Family Link-ek jakinarazpen larriak bidaltzen ditu. Halaber, gailuetan tonua jo, eta zenbat bateria geratzen zaien ikus dezakezu.


Informazio garrantzitsua

• Family Link-en tresnak desberdinak dira haurraren gailuaren arabera. Ikusi gailu bateragarriak hemen: https://families.google/familylink/device-compatibility/
• Family Link-ekin haurrak Google Play-n erositakoa eta deskargatutakoa kudea dezakezun arren, haurrak ez du baimenik beharko aplikazio-eguneratzeak instalatzeko (baimen gehiago behar dituztenak barne), ezta aurrez onartutako aplikazioak edo familiaren liburutegian partekatutakoak instalatzeko ere. Haurrak Google Play-ren fakturazio-sistemaren bidez erosten duenean aplikatzen dira soilik erosteko onarpenak, ez beste fakturazio-sistema batekin erosten duenean. Gurasoek erregularki berrikusi beharko lituzkete haurrak instalatutako aplikazioak eta aplikazio-baimenak Family Link-en.
• Berrikusi arretaz haurraren gailu gainbegiratuko aplikazioak eta blokeatu erabiltzea nahi ez dituzunak. Oharra: baliteke aurrez instalatutako zenbait aplikazio desgaitzeko gai ez izatea (hala nola Google Play edo Google).
• Haurraren gailuaren kokapena ikusteko, beharrezkoa da piztuta egotea, duela gutxi aktibo egon izana eta Internetera konektatuta egotea.
• Google-ko kontu gainbegiratuetan soilik erabil daitezke Family Link-en guraso-murriztapenak. Google-ko kontu gainbegiratuekin, haurrek Bilaketa, Chrome, Gmail eta Google-ren bestelako produktuak erabil ditzakete, eta gurasoek mundu digitalerako oinarrizko arauak ezar ditzakete, haurrak gainbegiratzeko.
• Family Link-ek haurraren sareko jarduerak kudeatzeko eta segurtasuna areagotzeko tresnak eskaintzen baditu ere, ez du bihurtzen sarea toki seguru. Family Link-ek ezin du zehaztu Interneten dagoen edukia, baina tresnak eskaintzen dizkizu haurrak gailuan denbora nola igarotzen duen erabakitzeko, eta familiarentzat sareko segurtasuna bermatzeko modu onena zehazteko.
Azken eguneratzea
2025(e)ko api. 30(a)

Datuen babesa

Seguru egoteko, funtsezkoa da jakitea garatzaileek nola biltzen eta partekatzen dituzten zuri buruzko datuak. Baliteke datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruko jardunbideak aplikazioaren erabileraren, lurraldearen eta adinaren araberakoak izatea. Informazio hori garatzaileak eman du, eta baliteke aurrerago eguneratzea.
Ez da daturik partekatzen hirugarrenekin
Lortu informazio gehiago garatzaileek partekatutako datuak aitortzeko duten moduari buruz
Baliteke aplikazioak datu mota hauek biltzea:
Informazio pertsonala, Finantzei buruzko informazioa eta beste 7
Datuak bidaltze-prozesuan enkriptatzen dira
Datuak ezabatzeko eska dezakezu
Segurtasun-berrikuspen independentea

Balorazioak eta iritziak

4,1
4,13 M iritzi
Larraitz Garbisu
2024(e)ko uztailaren 12(a)
Oso txarra no lo recomiendo para tu hijo
4 pertsonari iruditu zaie lagungarri iritzia
Lagungarria iruditu al zaizu?
Amaia Goti
2021(e)ko abenduaren 17(a)
Hobetzeko zerbait: umea momentuan zein aplikazio erabiltzen ari den jakiteko aukera eman beharko luke.
5 pertsonari iruditu zaie lagungarri iritzia
Lagungarria iruditu al zaizu?
Google-ren erabiltzaile bat
2020(e)ko martxoaren 21(a)
Bikaina eta eraginkorra!
9 pertsonari iruditu zaie lagungarri iritzia
Lagungarria iruditu al zaizu?

Berritasunak

Sinplifikatutako diseinu eta erabilera-denboraren fitxa berriak.